Adimen Artifiziala (AA) eta etika

Erabiltzailearen aurpegia Luis Aranalde 2025ko urt. 8a, 00:03

Azkenaldi honetan oso modan dagoen gaia da Adimen Artifiziala (AA). Esparru guztietan sartzen ari dela esan dezakegu. 1950ean eman zituen lehen pausuak eta izena ere orduan jarri zioten. Nola definitu AA? Ordenagailu programa edo makina batek pentsatzeko eta ikasteko duen trebetasuna da. Ordenagailu edo robot batek arazo bat konpontzen duenean, adimentsua ematen du eta da neurri batean. Baina ez da adimen naturala, artifiziala baizik.

Zientziaren aurrerapenak betidanik kode etiko baten barruan ibili dira beti. Adibidez, sendagileek egiten duten Hipokratesen zina, duela 2.500 urtekoa da. Orduan ere, sendagile baten konpromisoa gaixoaren osasuna zaintzea eta hobetzea zen interes pertsonal guztien aurretik. kode etiko horrek argitzen eta bideratzen du medikuntza munduan lortu diren aurrerapen guztiak. Eta hori da AArekin lortu nahi dena. Aurrerapen zientifikoak erlijioaren dogmatismo itsuak oztopatu ditu askotan, hots, Galileok bere teoria defendatzeagatik jasan behar izan zuen eraso lotsagarria. Zorionez bere jakinduriak irabazi zuen eta zientziak aurrerapauso handiak eman zituen. 

Etikaren parte bati deontologia deitzen zaio (“deon-deontos” betebeharra eta “logia” tratatua), hau da, lan esparru bakoitzak bete behar duen arau multzoa. Betebehar horiek ez ziren aintzakotzat hartu, adibidez, lehen bonba atomikoaren inguruan gertatu zenarekin. Oppenheimer bere sortzaileak gutun bat bidali zion Truman presidenteari eskatuz ez zezatela bota lehergailu hura. Ez zioten kasurik egin eta ondorioak ezagunak dira: 300.000 hildako Hiroshima eta Nagasakin. Negargarrikeria  horiek saihestu nahi dira aurrerapen zientifikoekin eta konkretuki, AAri kode etiko bat jarriaz.

Adimen Artifizialaren erabilera esparruak ugari dira, izan ere hain baliagarria bihurtu da. Medikuntzan: datu medikoak analizatzeko, erresonantzia magnetikoetako irudiak aztertzeko, diagnostiko zehatzagoak egiteko. Garraioan: ibilgailu automatikoak garatzeko. Industrian: lantokiko segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko. Gizarte sareen  bidez giza loturak ahalbidetzen ditu. Lanak automatizatuz, lan eraginkortasuna areagotu du.

Frantzisko Aita Santuak ere badu zertxobait esateko Adimen Artifizialaren gainean. Honela dio: “Adimen Artifizialaren garai honetan, ezin dugu ahantzi hau: gizakia salbatzeko bi gauza direla agian beharrezkoenak: poesia eta maitasuna”. Guztiz bat nator berarekin.

Adimen  Artifiziala garatzeak onura bakarri ez dakar, bai erronka eta arrisku galantak ere gizartearentzat. Horregatik jende anitzaren ustez leialtasunez eta egiaz aztertu behar den kode etiko bat behar dugu. Lan hau gobernuek, enpresek eta erabiltzaileek egin behar dute. Jakina, “berez zientziak ez luke mugarik izan behar, baina aplikazioak oso gertutik zaindu behar ditugu”. Eta horren ardura gizartearena da eta ez zientzialariena.

Frantzisko Aita Santuak ere badu zertxobait esateko Adimen Artifizialaren gainean. Honela dio: “Adimen Artifizialaren garai honetan, ezin dugu ahantzi hau: gizakia salbatzeko bi gauza direla agian beharrezkoenak: poesia eta maitasuna”. Guztiz bat nator berarekin.