Beste irain-hitzen artean, galako aurkezle eta aktore Silvia Abrilek esan zuen: “Gazteriaren gabezia eta kristau joera hori ezin dut onartu. Zerbait sinetsi beharrak eta kristau erlijioari lotze horrek pena ematen dit. Elizarengatik sentitzen dut, baina a zer txosna muntatu duzuen”, dio aktoreak.
Patxi Bronchalo auzo bateko parrokoa da ('un cura del montón' gisa definitzen da bera) eta gazteen fedeari eta Elizari buruzko gutun bat idazten dio Silvia Abrili. Eskutitza, Francisco Javier deitzen dela esanez hasten du. “Apaiz arrunt bat naiz eta Madrilgo auzo batean bizi eta lan egiten dut, Leganesen hain zuzen. Nire egunerokoan ez dago ez fokurik, ezta makillajerik ere; hemengo bizitzan ez dago itxurakeriarik. Asko sufritzen duen jendeari eskaintzen natzaio, etorkizunik ikusten ez duenari esperantza apur bat ematen saiatzen naiz", dio. "Nire kideen antzera, laguntza eskatzen didan orori mesede egiten ahalegintzen naiz”.
“Apaiz arrunt honek” kontatzen dio aktoreari, duela hilabete batzuk infartuz hil zen berrogeita hamar urteko gizon baten hileta ospatu zuela eta nola saiatu zen hildakoaren familiari esperantza apur bat ematen. Egun batzuk pasata, alarguna eskerrak ematera etorri omen zitzaion bere hitzek bakarrik eman ziotelako itxaropen izpi bat. “Nirekin etorri behar zenuen tanatoriora”, esaten dio aktoreari.
Gutunaren bigarren partean Silvia aktorearen beste esaldi bati erantzuten dio: “Sentitzen dut Elizarengatik. A zer txosna muntatu duzuen”. Patxi Bronchalok (honela deitzen da “apaiz arrunta”) erantzuten dio berriro, esanez: “Badakizu? Ni nagoen auzo honetan ez dago alfonbra gorririk eta ez da galarik ospatzen"; baina pozik sentitzen da eta parrokiako “txiringitora” gonbidatzen du. Astebete bat pasatzera etortzeko esaten dio, horrela bisita ditzake gaixoak, beren semeek inoiz bisitatzen ez dituzten amen istorioak entzun edo “drogarengatik edo alkoholarengatik semeak galdu izanaren zauriarekin” bizi diren gizonenak ere entzun ahal izango ditu. Caritasko boluntarioei lagun diezaieke etorkinei janaria banatzeko unean. Horrela entzungo lituzke beren istorioak eta beraiekin partekatu bere “fede errezetak”.
"Espiritualtasuna ez da hutsune bat betetzeko beharra, baizik eta babesa arimarentzat"
Apaizaren ustez, gazte asko kristau federa itzultzen ari bada, arrazoia da “gauza pilo batez inguratuta hazi direlako, baina biziaren zentzuz hutsik”. Denetik jaso dute, baina garrantzitsuena ukatu diete. “Sinetsi beharra dute, zeren bizitza sakonki aztertzen dute eta ez dira konforme eskaini zaien horrekin”.
Patricia Pardo, Mediaseteko aurkezleak ideia berdintsuak agertzen ditu; Bronchaloren gutuna sinatuko luke nire ustez. Bere esanetan, “espiritualtasuna ez da gabezia edo hutsune bat betetzeko beharra, sendotasuna baizik eta arimarentzat babesa. Ohorea da kristau izatea eta nire nortasunaren zutabea”. Silvia Abrili egiten dion kritikan, bere amak esaten zizkion hitzak gogorarazten dizkio: “Fedea eta maitasuna ez dira ezkutatzen”. Patriziaren ustez, Abril aktoresaren diskurtso hori “eszeptizismoa maila intelektual handi baten sintoma gisa aldarrikatzen dutenen topiko bat besterik ez da”. Patxi Bronchalok Parrokiara bisitatxo bat egitera etor dadila esaten dio aktoreari, fokuetatik urrun, horrela entzun ditzake jendearen arazoak. Bere alde errezatuko duela esanez amaitzen du eskutitza.