Bakearen Nobel saria 2026

Erabiltzailearen aurpegia Luis Aranalde

Norvegiako Nobel Sariaren Batzordeak pasa den ostiral honetan, urriak 10, aurtengo Bakearen Nobel Saria Hegoafrikako Navi Pillay legelari ospetsuari eman diola iragarri zuen, bakea eta nazioarteko zuzenbidea sustatzeko ahalegin handiak egin dituelako.

Nobel Batzordeko Presidenteak esan zuenez, sari hau ausardia eta guztizko zintzotasun morala agertu dituen pertsona bati eman zaio. Aldi berean, “munduko ordena juridiko zabalago eta inklusiboago bat eraiki du. Bere ibilbide profesional osoa, giza eskubideen alde hartu zuen konpromisoaren testigantza izan da”. Bakearen Nobel Saria irabazten duen 21. emakumezkoa da.

Bere aiton-amonak indiarrak ziren eta Hegoafrikara etorriak azukre -kanabera sailetan lan egitera. Bere aitak autobusetako txofer lanak egin zituen. Garai hartan, Hegoafrikan “apartheid” sistema lotsagarriak agintzen zuen. 1967an bera izan zen lehen emakumezkoa Hegoafrikan abokatu bufete bat ireki zuena. Berehala hasi zen giza eskubideen defentsan eta batez ere, apartheid aginte modu nazkagarri horren aurka borrokatzen zuten aktibista ausarten alde, adibidez, Nelson Mandela eta bere lagunak. Pillayren aurretik Gandhik egin zuen antzeko esperientzia, Ingalaterran abokatu ikasketak amaitu ondoren, Hegoafrikara joan zen bere abokatu praktikak egitera eta bertan arrazakeriaren ondorio latzak jasan behar izan zituen.

Bere lanik sonatuenetakoa Ruandarako Nazioarteko Zigor Auzitegiak bortxaketa eta sexu indarkeria gizateriaren aurkako krimenak eta genozidioa izan zitezkeela ezartzea izan zen. Gogoratzen gara nola 1994an, hiru hilabetean, 800.000 mila pertsona hil zituzten modu basatian tutsien eta hutuen artean. Bere eragina faktore erabakigarria izan zen une hartan. Prozesu horretan bertan, akusatu batek genozidioa bultzatzeko karguei aurrera egin behar izan zien propaganda zabaltzeagatik soilik. Ruandarako Nazioarteko Zigor Auzitegian, Pillay epaile nagusia izan zen. Geroago, 2019an, Nazioarteko Zigor Auzitegiko Magistratua izan zen eta NBEko giza eskubideen buruzagitza hartu zuen bere gain. NBEn izan zuen azken rol garrantzitsua: Lurralde Palestinar Okupatuei buruzko Nazioarteko Ikerketa Batzorde Independentearen lehendakaria izan zen 2021etik 2025era bitartean. Batzorde horrek ondorioztatu zuen iaz, Gazako zerrendan Israelek palestinarren aurkako genozidioa egin zuela.

Pentsatzekoa zen bezala, saria hau Pillayri emateak ez dio batere graziarik egin Donald Trump presidenteari. Oso deseroso eta haserre jarri du, izan ere, saria berari eta Benjamin Netanyahuri emango zitzaiela espero baitzuen bere amets paranoiko horietan. Nola izan daiteke, ordea, hain zoroa eta ridikulua? Munduko kriminal handienetakoa da Netanyahu eta Trump bere lagun mina. Itxaropen zoro horretan Netanyahu ez da atzera gelditu. Sariaren berri izan zuenean, “iparrorratz morala guztiz galdu du Pyllayk; saria fanatiko bati eman zaio” esan zuen, zeinek eta hirurogeita hamabost mila pertsona, gehienak zibilak eta haurrak hil dituen kriminal horrek.

Norvegiako Nobel Sariaren Batzordeak esan duenak laburbiltzen du Navi Pillayk jaso duen sariaren zergatia eta zentzua: ”Hegoafrikar aktibista hau Pillay indarkeriaren eta gatazken biktimentzat esperantza iturri izan da”

Bakearen Nobel Saria oso garrantzitsua da ikusgarritasun globala eta legitimitatea sarituei (pertsonak edo erakundeak) emateko; bozgorailua eta babes politikoa eskaintzen zaie ere, kausa humanitarioak eta bake-negoziazioak bultzatzeko. Giza-eskubideen defentsa arloan demokraziaren aldeko borroka ikusarazteko balio du. Bakearen Nobel Sariaren banaketa polemikoa izan da historian behin baino gehiagotan: batzuetan espero zenari eman ez zaiolako, izendatua izan zenak bere saria jasotzeko aukerarik ez zuelako eta abar.

Norvegiako Nobel Sariaren Batzordeak esan duenak laburbiltzen du Navi Pillayk jaso duen sariaren zergatia eta zentzua: ”Hegoafrikar aktibista hau Pillay indarkeriaren eta gatazken biktimentzat esperantza iturri izan da”.