Lege ohar honek noaua.eus webgunearen lege erabilera arautzen du. Webgunearen jabea honako hau da:
NOAUA! KULTUR ELKARTEA
Bordaberri, 3, behea.
Usurbil (Gipuzkoa)
IFZ G20558938
Gipuzkoako Elkarteen Erregistroan erregistratuta.
Legeria:
Oro har, NOAUA! KULTUR ELKARTEA eta webgune honetan dauden zerbitzu telematikoak erabiltzen dituztenen arteko harremanak, Espainiako legeri eta eskumenpean daude.
Alderdiak berariaz Espainiako Epaitegi eta Auzitegien eskumenaren menpe daude honako kontratu baldintzen interpretazioan edo gauzatzean sor daiteken edozein gorabehera konpontzeko.
Edukia era erabilera:
Erabiltzaileak badaki, eta onartzen du, webgune honetan sartzeak ez dakarrela, inola ere, NOAUA! KULTUR ELKARTEArekin merkataritza harreman bat hastea. Erakundeak bere du eskubidea aurretiazko oharrik gabe bere webgunean egoki irizten dizkion aldaketak egiteko, eta beraz, webgunearen bitartez ematen diren eduki nahiz zerbitzuak, edo hauek zerbitzarietan aurkeztuta edo ostatatuta dauden moduak ezabatzeko edo eransteko.
Jabetza intelektuala eta industriala
Webgunearen edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodearen egile-eskubideak NOAUA! KULTUR ELKARTEArenak dira, baina partekatu daitezke Creative Comons Aitortu Partekatu lizentziaren bitartez (CC-by-sa). Beraz, erreproduzitu, banatu, jendaurrean komunikatu, eraldatu daiteke, beti ere iturria aipatuz eta egiletza aitortuz, eta baldintza horien pean partekatzeko. Webgunean agertzen den edozein edukiaren izen komertzialak, markak eta zeinu bereizgarriak beraien jabeenak dira, eta legez babestuta daude.
Loturak (linkak)
Webgune honetan agertzen diren loturak (linkak) soilik informazio xedetarako eskaintzen dira, eta ez dira ez iradokizunak, ez gonbidapenak, ez gomendioak beraietara joateko.
Datuen konfideltzialtasuna eta babesa
Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, NOAUA! KULTUR ELKARTEAk ohartematen dio erabiltzaileari datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela NOAUA! KULTUR ELKARTEAk sortua eta berak erabiltzeko, bere ardurapekoa, xede dituena erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeatzea eta informazio egitekoak. Baldintza orokor hauek onartzerakoan NOAUA! KULTUR ELKARTEAk erabiltzailearen datu batzuk bildu behar ditu zerbitzua emateko ezinbestekoak direnak.
Fitxategien erregistroa eta formularioak
Erregistratzeko formularioa betetzea ezinbestekoa da webgune honek ematen dituen zenbait zerbitzuetara sarbidea izateko. Eskatzen diren datu pertsonalak ez badira ematen edo datuak babesteko politika hau ez bada onartzen, ezin da harpidetu, erregistratu edo datu pertsonalak eskatzen diren sustapenetan parte hartu. Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organokoaren 15/1999 xedatutakoarekin bat, adierazten dizugu erabiltzaile moduan erregistratzetik jasotako datu pertsonalak NOAUA! KULTUR ELKARTEA (Bordaberri, 3, behea. Usurbil, Gipuzkoa. IFZ: G20558938) jabe duen fitxategi batean biltegiratuko direla, legez eskatzen diren segurtasun neurriak aplikatuta.
Datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna
Erabiltzailea da ematen dituen datuen zehaztasunen eta egiazkotasunaren arduradun bakarra, NOAUA! KULTUR ELKARTEA horretatik etor daiteken edozein erantzukizunetatik libre dago. Erabiltzaileek emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasunak bermatzen dituzte eta datu horiengandik eratorri ahal den erantzukizuna bere egiten dute, kasu guztietan, eta behar bezala gaurkotuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak onartu egiten du erregistro edo harpidetza formularioan informazio osoa eta zuzena ematea. NOAUA! KULTUR ELKARTEAk ez du bere gain hartzen berak egin ez dituen informazioen edo beste iturri bat jatorri duten egiazkotasunaz, beraz ez du ardurarik hartzen informazio horren erabileratik etor daitekeen edozein kalteen gainean. NOAUA! KULTUR ELKARTEAk beretzat gordetzen du bere webguneetan jasota dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, eta ahal du informaziorako sarbidea mugatu edo eragotzi. NOAUA! KULTUR ELKARTEAk ez du erantzukizunik NOAUA! KULTUR ELKARTEtik kanpoko iturriek emandako informazioaren ondorioz erator daitezken oker, akats edo ez egitetatik eragin daitezken kalte edo galerengatik.
Cookiak
Webgune honek ez du cookirik erabiltzen, cookitzat hartuta erabiltzailearen terminalean bertan ostatatuko informazioko fitxategi fisikoak erabiltzaileak webgunean nabigatzeko erabiltzen direnak. Edonola ere, erabiltzailearen esku dago nabigatzailea konfiguratzea artxibo hauen instalazioa eragozteko moduan.
Xedeak
noaua.eus-en xedea da erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeatzea eta informazio lanak egitea.
Adingabeak
Gure zerbitzuetako batzuk berariaz adingabeei zuzenduak balira, NOAUA! KULTUR ELKARTEAk guraso edo tutoreen baimena eskatuko du datu pertsonalak jasotzeko edo datuen tratamendu automatizatua egiteko. Adingabea 13 urtetik gorakoa balitz, adingabearen eta guraso edo tutoreen baimena behar izango da.
Hirugarrenei datuak ematea
NOAUA! KULTUR ELKARTEAk ez dizkio datuak hirugarren bati utziko. Datuak uztea beharrezkoa balitz, NOAUA! KULTUR ELKARTEAk interesatuari bere datuak uzteko berariazko baimena eskatuko lioke.
Datuak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea nola gauzatu:
Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea gauzatu ahal izateko, eskaerak bidali ahal dituzue NOAUA! KULTUR ELKARTEA)ren helbide elektroniko honetara elkartea@noaua.eus edo posta arruntez (Bordaberri, 3, behea. 20170 Usurbil), erreferentzia moduan LOPD jarriz. Eskubide horiek gauzatu ahal izateko, eta Datuen Babeserako Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioan ezarritakoaren arabera, beharrezkoa da zuk zure nortasuna egiaztatzea zure NANren edo Zuzenbidean onartua den beste agiri baten kopia bidal diezaiozula NOAUA! KULTUR ELKARTEAri. Edonola ere, zure erregistroko datuen aldaketa edo zuzenketa gunean bertan egin ahal izango da, aurrez erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatuz.
Halaber, adierazten zaizu Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (AEPD) erreklamazioa jar dezakezula NOAUA! KULTUR ELKARTEAk zuk eskaera egin eta hilabeteko epean erantzunik eman ez badizu. Kasu horretan zure erreklamazioa Datuen Babeserako Espainiako Agentziari bidali ahal diozu, Jorge Juan kalea 6, 28001 Madrid.
Segurtasun neurriak
NOAUA! KULTUR ELKARTEAk legez eskatzen diren datu pertsonalen babeserako segurtasun mailak hartu ditu, eta ahaleginak egiten ditu bere esku dauden gainerako neurri eta baliabide teknikoak jartzeko. ez dadin gertatu emandako datu pertsonalak galdu daitezela, oker erabili daitezela, alda daitezela, baimenik gabe erabil daitezela edo lapurtu daitezela. NOAUA! KULTUR ELKARTEAk ez du erantzukizunik: sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan gerta litezken interferentzietatik, ez egiteetatik, etetetatik, birus informatikoetatik, telefono matxuretatik edo deskonexioetatik sor daitezken kalte eta galerena; telefono lineetako akatsek edo gainkargek edo Datuak Prozesatzeko Zentroetako gainkargek sistema elektroniko honetan, internet sisteman nahiz bestelako sistema elektronikoetan sortutako atzerapen edo blokeoena; hirugarrenek NOAUA! KULTUR ELKARTEAren kontroletik kanpo sor dezaketen bidegabeko sarrerek sor dezaketen kalteena. Edonola ere erabiltzailea jabe izan behar da interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.
Onarpena eta baimena
Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen baldintzen gaineko informazioa eman zaiola, eta onarpena eta baimena ematen dituela NOAUA! KULTUR ELKARTEAk datu pertsonalen tratamendu automatizatua egin dezan Datu Pertsonalen Babeserako Politika honetan aipatutako xedeetarako. Webgunean eskaintzen diren zerbitzuetako batzuk datu pertsonalen babesean berariazko aurreikuspenak jasota dauzkaten baldintza partikularrak izan ditzakete.