Bete ezazu hurrengo inprimakia eta zorte ona izan!
Futboleko Espainiako Errege Kopako finala larunbat honetan jokatuko dute Atletico Madrilek eta Real Sociedadek. Nork irabaziko du? Eta zein izango da emaitza? Horiek parte hartzen dutenek asmatu beharko dituzten galderak.
Atletico Madril eta Real Sociedaden arteko norgehiagokak ikusmin handia eragin du. Horren harira, porra bat antolatzea erabaki dugu. Irabazlea eta partidaren emaitza asmatzen dutenen artean, Garagardo Azokako bi menu oso zozkatuko ditugu. Finala larunbatean denez, bi menu horiek iganderako izango dira.
1. oharra: Atletico Madril-Real Sociedad, horrela erabaki du Federazioak. Beraz, emaitza ipintzerakoan, kontuan hartu lehenbizi Atletico Madrilena ipini behar dela eta segidan Realarena.
2. oharra: emaitza partidarena jarri behar da. Penaltietan erabakiko balitz ere, arauzko denboran jokatutako partidaren emaitza da ipini behar dena.
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.
Laguntzailea: Usurbil Kirol Elkartea.