21. Korrika

[IRUDITAN] 21. Korrika Santuenean

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 12a, 20:09

Hilabete greba mugagabean daramaten Ingemarreko langileak txalotuz heldu da 21.  Korrika Santueneara. Tarte honetan, auzoko Jai Batzordeak eta Gure Esku Dagok hartu dute lekukoa.

Elkartasun une berezia bizi izan da 21. Korrika Atallutik igaro denean. Hilabete daramate Ingemarreko langileek greba mugagabean. Besarkada eta txalo zaparrada batekin elkartasun osoa adierazi diete Korrikako partaideek langileoi. 

Lekukoari dagokionez, TaPuntukoen eskutik auzo giroa jaiekin pizten duen Santueneko Jai Batzordeak eta azken urteotan erabakitze eskubidearen alde gogotik lan egin duen Usurbilgo Gure Esku Dagok hartu dute lekukoa tarte honetan.