Santuenea irailaren 20tik 22ra murgilduko da festa giroan

Globo gerrarekin hasiko dituzte Santueneko jaiak irailaren 20an.

Iraileko aldapa leuntzen lagunduko dute zalantzarik gabe, aurtengoan irailaren 20tik 22ra ospatuko diren Santueneko jalek. Kontzertu, jan edan, haur jolas, eta auzotarren bilgune izango diren otorduekin hornitua dator aurtengo festen egitaraua. 

Kalezar, Usurbil, Zubieta, Urdaiaga eta Atxegalderen ostean, festa giroaz blaitzen hurrengoa Santuenea izango da, irailaren 20tik 22ra. Blai, gotiek behera bustita abiatuko dituzte jaiak globo gerrarekin. Amaitu berriz suziri hotsen artean. 

48 ordu horietan, denetariko hitzorduak. Adi herri afari eta bazkari bana antolatu baitu Jai Batzordeak. Hilaren 20an 21:00etan herri afaria. Txartelak Santueneko jubilatuen tabernan, Ibai Ondon eta Aitzagan eskuratu ahalko dituzue aurrez. Hilaren 22an 14:00etan herri bazkaria ospatuko dute. Hitzordu honetarako txartelak aurrez aipatutako lekuetan eta Artzabalen ere erosi ahalko dituzue.

SANTUENEKO JAIAK 2019
Irailak 20, ostirala
17:00
 Txupinazoa eta txokolatada Tragoxka tabernaren eskutik.
Ondoren, globo gerra.
18:30 Buruhandiak.
18:30 Usurbilgo Batukada Feminista.
19:00 Sardina jana.
21:00 Herri afaria.
23:30 Kontzertuak: Herenegun, Kilimak, Larrian Gozo.

Irailak 21, larunbata: Umeen Eguna
11:00 Umeen jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira).
16:00 Mus txapelketa (izen ematea 15:30-16:00).
16:00Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Gure Elkartea jubilatu elkartean.
19:00 Buruhandiak.
20:30 Musikarien afaria.
00:00 Dj Gaua: Dusaint, Inkilt, Xiarroman, Anwoltt.

Irailak 22, igandea
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
17:00 Natali kustikoan.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.