Argazki lehiaketa eta ikastaro eskaintza zabala Santuenean

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 4a, 12:36

Bizi asko abiatu dute ikasturtea Santuenean. Bertako auzo elkarteak ikastaro eskaintza zabala eta adin tarte guztietako herritarrentzako argazki lehiaketa iragarri dute.

Oztopoen gaineko argazki lehiaketa antolatu du Santuenea Elkarteak, hamaika ikastaro auzo elkarteko egoitzan eta ludotekan. Eta auzotar baten eskutik, Jon Etxabe Telleria sexologo-psikologoaren eskutik, sexologiaren inguruko hitzaldi sorta.

Argazki lehiaketa Santuenean
“Santueneako oztopoak” gai hau lelotzat hartuta argazki lehiaketa antolatu du Santuenea Elkarteak. Irailaren 9tik 16ra eman ahalko da izena txapelketan. Argazkiak aurkezteko aldiz irailaren 30era arteko epea egongo da. Hiru kategoriatan banatu dute ekimena: 4-7 urte arteko haurrak, 8-16 urte arteko gaztetxoak eta helduak. Informazio gehiago Santueneko ludoteka edo auzo elkartearen egoitzetan edo 670 027 731 telefono zenbakian.

Santuenea Elkartearen ikastaroak
Eskaintza zabala prestatu du auzo elkarteak ikasturte berrirako:
-Astelehenak:
17:00 Tai-Chi
19:10/20:15 Aeroyoga.
-Astearteak:
9:05/ 14:45 Aeroyoga.
10:10 Errestauratiboa
16:00-17:30/18:30-20:00/20:30-22:00 Hatha yoga.
-Asteazkenak:
18:05/19:10/20:15 Aeroyoga.
-Ostegunak:
09:05 Aeroyoga.
10:10 Errestauratiboa.
17:00 Reiki.
20:30-22:00 Hatha yoga.
-Ostiralak:
17:00 Tai-chi.
19:00 Pintura ludotekan.

Hasiera data eta izen ematea:
Santuenea 12koak:
Aeroyoga: irailak 16 (615 71 59 91).
Yoga: irailak 24 (619 79 11 70).
Ttai-chi: Urriko lehen astean (jubilatuetan).

Santuenea 16koak (Ludoteka):
Pintura (haurrak): Irailak 6 (630 20 84 71/ 670 02 77 31).

Hitzaldi sorta
Ikastaroekin batera, sexologiaren inguruko hitzaldi sorta antolatu du Santuenea Elkarteak. Auzotar batek bideratuko ditu saiook: Jon Etxabe Telleria sexologo-psikologoak, Santuenea Elkarteko egoitzan.
-Irailak 27, 18:00 "Sexologia oinarriak".
-Urriak 18, 18:00 "Mitoak eta egiak sexologian".
-Abenduak 20, 18:00 "Berdintasuna eta generoa".