Santueneko jaietako otorduetan lekua hartzeko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 17a, 11:38

Santueneko jaien astean sartu gara. Auzoa asteburuko etenik gabeko parranda giroan murgiltzear da. Gastronomiari lotutako hitzordu bat baino gehiago aurkituko dugu irailaren 20tik 22ra. Txokolate, sardina edota piper dastaketarekin batera, txartela behar duten herri afari eta bazkaria. Txartelok erosteko azken egunak dituzue honako hauek.

Adi herri afari eta bazkari bana antolatu baitu Jai Batzordeak. Hilaren 20an 21:00etan herri afaria. Txartelak Santueneko jubilatuen tabernan, Ibai Ondon eta Aitzagan eskuratu ahalko dituzue aurrez. Hilaren 22an 14:00etan herri bazkaria ospatuko dute. Hitzordu honetarako txartelak aurrez aipatutako lekuetan eta Artzabalen ere erosi ahalko dituzue.

Eta azken orduko beste aldaketa bat. Egitarauan iragarri ez badute ere, Santueneko Jai Batzordeak jan edana eskaini asmo du baita, hilaren 21eko parranda gauaren atarian, jai eremuan bertan.

SANTUENEKO JAIAK 2019
Irailak 20, ostirala
17:00
 Txupinazoa eta txokolatada Tragoxka tabernaren eskutik.
Ondoren, globo gerra.
18:30 Buruhandiak.
18:30 Usurbilgo Batukada Feminista.
19:00 Sardina jana.
21:00 Herri afaria.
23:30 Kontzertuak: Herenegun, Kilimak, Larrian Gozo.

Irailak 21, larunbata: Umeen Eguna
11:00 Umeen jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira).
16:00 Mus txapelketa (izen ematea 15:30-16:00).
16:00 Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Gure Elkartea jubilatu elkartean.
19:00 Buruhandiak.
20:30 Musikarien afaria.
00:00 Dj Gaua: Dusaint, Inkilt, Xiarroman, Anwoltt.

Irailak 22, igandea
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
17:00 Natali akustikoan.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.