Larrian Gozo, Herenegun, Kilimak eta Dj -ak, Santueneko jaietako gau giroa astintzera

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 18a, 08:33

48 ordu baino gutxiago Santuenea jai giro betean murgiltzeko! Festaz blaituko den auzoak gau parranda luzeak biziko ditu, Jai Batzordeak gonbidatu dituen musikariei esker. Ostiral gauerako hiru talde gonbidatu ditu, biharamunerako lau dj. 

Estreinako parranda gauerako herriko talde bat; Larrian Gozo. Enara Eizagirre Hueta (bateria), Ane Azkonobieta Irazusta (trikitia eta bigarren ahotsak), Lide Pagola Agorreta (kitarra), Xabi Lazkano Iturrioz (baxua) eta Olatz Allur Maiz (pandero jolea eta ahotsak) boskoteak ostiraleko kontzertu gaua borobilduko du haien erritmo dantzagarriekin. Udan festarik festa ibili dira; hemen gertuen, Atxegalde edota Zubietako jaietan. Aurretik, Herenegun taldea eta Kilimak. Kilimak Euskal Herriko rumba taldea dugu. 

Kontzertuok auzoko herri afariaren ostean izango dira. Biharamunean, Dj gaua, Dusaint, Inkilt, Xiarroman, Anwoltt-ekin. 

SANTUENEKO JAIAK 2019
Irailak 20, ostirala
17:00
 Txupinazoa eta txokolatada Tragoxka tabernaren eskutik.
Ondoren, globo gerra.
18:30 Buruhandiak.
18:30 Usurbilgo Batukada Feminista.
19:00 Sardina jana.
21:00 Herri afaria.
23:30 Kontzertuak: Herenegun, Kilimak, Larrian Gozo.

Irailak 21, larunbata: Umeen Eguna
11:00 Umeen jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira).
16:00 Mus txapelketa (izen ematea 15:30-16:00).
16:00 Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Gure Elkartea jubilatu elkartean.
19:00 Buruhandiak.
20:30 Musikarien afaria.
00:00 Dj Gaua: Dusaint, Inkilt, Xiarroman, Anwoltt.

Irailak 22, igandea
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
17:00 Natali akustikoan.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.