Blai eta batukada feministaren erritmora abiatuko dituzte gaur Santueneko jaiak

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 20a, 07:47

Amaitu da prestaketen fasea, parranda giroaz gozatzeko ordua heldu da Santuenera. Gaurtik 48 orduko etenik gabeko parranda giroan murgilduko da auzoa.

Blai hasiko dituzte festak Santuenean globo gerrarekin, eta erritmo bizian Usurbilgo batukada feministaren laguntzaz. Dena prest dute auzoan, jai giroan murgiltzeko! Hemen egitaraua:

SANTUENEKO JAIAK 2019
Irailak 20, ostirala
17:00
 Txupinazoa eta txokolatada Tragoxka tabernaren eskutik.
Ondoren, globo gerra.
18:30 Buruhandiak.
18:30 Usurbilgo Batukada Feminista.
19:00 Sardina jana.
21:00 Herri afaria.
23:30 Kontzertuak: Herenegun, Kilimak, Larrian Gozo.

Irailak 21, larunbata: Umeen Eguna
11:00 Umeen jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira).
16:00 Mus txapelketa (izen ematea 15:30-16:00).
16:00 Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Gure Elkartea jubilatu elkartean.
19:00 Buruhandiak.
20:30 Musikarien afaria.
00:00 Dj Gaua: Dusaint, Inkilt, Xiarroman, Anwoltt.

Irailak 22, igandea
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
17:00 Natali akustikoan.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.