Haurrak, Santueneko bigarren jai eguneko protagonistak

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 21a, 09:00

Gaztetxoenen eguna larunbat honetan Santueneko jaietan. Eta afalostean, Dj gaua.

Lehenengo parranda gauaren ostean, etxeko txikienen txanda. Haurren Eguna larunbat honetan Santueneko jaietan. Jolasak, sormena lehian jarriko dituen Pintura Lehiaketa, puzgarriak, bazkaria, txokolate jana, buruhandiak... Bigarren parranda gaua heldu aurretik, egun pasa borobila egiteko aukera:

SANTUENEKO JAIAK
Irailak 21, larunbata: Umeen Eguna
11:00 Umeen jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira).
16:00 Mus txapelketa (izen ematea 15:30-16:00).
16:00 Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Gure Elkartea jubilatu elkartean.
19:00 Buruhandiak.
20:30 Musikarien afaria.
00:00 Dj Gaua: Dusaint, Inkilt, Xiarroman, Anwoltt.

Irailak 22, igandea
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
17:00 Natali akustikoan.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.