Blai eta gozo hasi dituzte jaiak Santuenean

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 21a, 09:46

Txupinazoaren burrunbatik, txokolate jan gozora eta handik globo gerra bustira. Entzun, jan eta blaitu, hortxe ostiral honetan Santueneko jaien lehen orduek osaturiko ibilbidea.

Suziri festarekin abiatu dituzte ostiral honetan Santueneko jaiak, herriko txoko ezberdinetatik entzun zitekeen traka burrunbatsuarekin. Gozo eta blai hasi dituzte aurtengo festak. Lehenbizi Tragoxka tabernakoek zerbitzatu zuten txokolatearekin. Askaritarako gaztetxo ilara luzea osatu zen. 

Eta gero denak blai amaitu zuten. Santueneko plaza, "gupidarik" gabeko globo gerrarako gunean bilakatu zuten. Eta partaideek ez zuten "gupidarik" izan ezta globo jaurtiketak ikustera hurbildutakoekin. Eskapada ederra egin zuen batek baino gehiagok. 

Uda giro beteko ostirala blai amaitu zuten.