Umeen Eguna bikain hasi da Santuenean

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 21a, 13:44

Umeen Eguneko goiza ziztu bizian eta giro ederrean joan da. Pintura Lehiaketan lagun ugari batu dira eta egindako margolanak frontoiko paretan ipini dituzte ikusgai. Buruhandien txanda iritsi da ondoren. Ohi bezala, bazterrak aztoratu dituzte. Deabrua, tximua eta pailazoa txikien (eta ez hain txikien) atzetik ibili dira korrika. Arratsalde partean arituko dira berriro. 


Irailak 21, larunbata: Umeen Eguna Santuenean
11:00 Umeen jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira).
16:00 Mus txapelketa (izen ematea 15:30-16:00).
16:00 Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Gure Elkartea jubilatu elkartean.
19:00 Buruhandiak.
20:30 Musikarien afaria.
00:00 Dj Gaua: Dusaint, Inkilt, Xiarroman, Anwoltt.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.