[IRUDITAN] Santueneko umeen egun jendetsua

Larunbat honetan, umeak izan dira protagonista Santuenean. Goiza indartsu hasi dure jolas eta pintura lehiaketarekin. Eguerdian buruhandiak izan dituzte lagun haur bazkariaren ordua iritsi arte. Arratsaldean, puzgarrietan jolastu dira eta txokolatea dastatzeko aukera izan dute helduak musean ari ziren bitartean. Gaua ere indartsu hartuko dute Djek eta goizaldera arte gozatzeko aukera izango da. Bihar ere hainbat ekitaldi izango dira festei agur esan aurretik.

Irailak 21, larunbata: Umeen Eguna
11:00 Umeen jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira).
16:00 Mus txapelketa (izen ematea 15:30-16:00).
16:00 Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Gure Elkartea jubilatu elkartean.
19:00 Buruhandiak.
20:30 Musikarien afaria.
00:00 Dj Gaua: Dusaint, Inkilt, Xiarroman, Anwoltt.

Irailak 22, igandea
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
17:00 Natali akustikoan.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.