[IRUDITAN] Santueneako jaiak azken txanpan

Gaur bertan amaituko dira Santueneako jaiak. Egun luzea izan dute aurretik auzoan. Goizean toka txapelketa eta hamaiketako bikainaz gozatzeko aukera izan dute hurbildu diren dozenaka lagunek. Herri bazkaria izan da ondoren, auzotar ugari bildu dituena. Arratsaldean, auzoa leporaino bete da; Nataliren kontzertuan plaza bete egin da eta piper dastaketan izugarrizko ilara osatu dute ehunka lagunek. Azken trakarekin amaituko dira jaiak 21:00etan.