Toka txapelketa eta Nataliren kontzertua igandeko protagonistak Santuenean

Atzoko parranda atzean utzi eta toka txapelketan parte hartzera animatu dira 22 auzotar. Arratsaldean, Nataliren kontzertu akustikoan ehunka pertsona bildu dira plazan. Natali Izagirre eta Ixak Arruti elkarrekin aritu dira kontzertu akustikoan, diskoko kantuei kutsu berezia emanda.