"Sexologia oinarriak" eta "mitoak eta egiak sexologian" saioen ondotik, sexologia gaiei lotutako azken hitzordua antolatu du Santuenea Elkarteak urte amaiera honetarako auzotar Jon Etxabe Telleria sexologo-psikologoarekin. Ostiral honetan (abenduak 20) 19:00etan auzo elkarteko egoitzan, “Berdintasuna eta generoa” hartuko dute ahotan.
Hitzorduaren ostean gabon giro betean murgilduko da Santuenea. San Tomaseko ospakizuna egingo dute. Urte garai honetako bigarren hitzordua hilaren 24an; Olentzerorekin irteera auzoan barrena.
SANTUENEKO HITZORDUAK
Abenduak 20, ostirala
19:00 Jon Etxabe Telleria sexologo-psikologoaren hitzaldia: “Berdintasuna eta generoa”.
Ondoren, San Tomaseko ospakizuna: txistor jana.
Antolatzailea: Santuenea Elkartea.
Abenduak 24, asteartea
18:00 Olentzeroren irteera plaza ondoko lokaletik.
Antolatzailea: Santuenea Elkartea.