Kultur Bira

Natali: "Kultura hainbeste sufritzen ari den momentu batean halako apustu bat egitea izugarrizkoa da"

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 5a, 10:11

Natali eta Izaki Gardenak taldeek itxi zuten bart, Usurbilgo Kultur Biraren baitan Santuenean egunotan antolaturiko kontzertu gauen zikloa. Esker oneko agertu ziren Natali taldeko kideak, kulturgintza une zailak bizi den ari den honetan Usurbilek eremu honen alde egin duen apustuagatik.

Emanaldi hasieran bertan Natalik adierazi zuenez, "eskerrak eman nahi dizkiegu Kultur Bira antolatzen aritu diren pertsona horiei guztiei. Kultura hainbeste sufritzen ari den momentu batean halako apustu bat egitea izugarrizkoa da. Eskerrak baita ere gaur lanean dauden pertsona guztiei". 

Izaki Gardenak taldekoekin batera Natali izan zen bart, Usurbilgo Kultur Biraren baitan Santueneko karpa guneko kontzertu zikloa borobildu zuen herriko taldea. Kontzertu egun hau berezia zutela adierazi zuen Natalik. "Egun berezia da, denbora asko jo gabe eta ilusio pila batekin gaude". Santueneako karpa guneko ikus-entzuleak eserita bazen ere taldeak dantza batean jarri zituen.

Eskertzak
Esker oneko agertu dira egunotako kontzertuetan parte hartu duten taldeak. Tartean, ostiral gauean, Ameba taldekoek bidelagun Liherreko kideek honakoa adierazi dute sare sozialen bidez; "aurkezpen kontzertua, lehena Euskal Herrian publikoarekin, eta a ze publikoa!! Biba zuek!!".