Santueneko Gure Elkartea adinekoen biltokiko tabernaren zerbitzua esleitzera doa Usurbilgo Udala. Horretarako prozesua abiarazi du. Interesdunentzat proposamenak aurkezteko irailaren 11ko arratsaldeko 14:30ak arteko epea ireki du. "Urtebeteko kontratua egingo zaio lehiaketa irabazten duenari, eta beste hiru urtez luzagarria izango da", Udalak berri eman duenez.
EZAUGARRI NAGUSIAK
Kontratuaren iraupena: urtebetekoa, beste hiru urtez luzagarria.
Esleipendunak Udalari ordaindu beharreko hileroko gutxieneko kanona: 220 €/ hilean BEZ gabe (%21-eko BEZ-a atxikituaz, 266,20 euro).
Eskaini beharreko zerbitzua: urte osoan, 9:00-21:00 artean (asteburu eta jai egun bezperatan, 10:00-00:00 artean). Astean jai egun bat.
Esleipendunaren betebeharrak, besteak beste: tabernako berezko zerbitzuak eskaintzea, guneko mantenu eta garbiketa lanez arduratzea, herritar guztientzat eskaintzea zerbitzua adeitasun eta errespetuzko tratuan, hartuemanak euskaraz izatea, salmenta prezioak erabakitzea...
Udalaren betebeharrak, besteak beste: zerbitzua eskaintzen hasi aurretik, tabernak egoki funtzionatzeko beharrezko lanabes eta tresnak jartzea, eraikuntzaren kontserbazioa, oinarrizko horniduren fakturak ordaintzea, zerbitzua egoki eskaintzeko gerta daitezkeen ezintasunetan esleipendunari laguntzea...
Informazio gehiagorako: Santueneko Gure Elkartea taberna