Santueneko Gure Elkarteko tabernaren esleipen deialdira aurkezteko azken egunak

Interesdunentzat proposamenak aurkezteko ostiralera arteko, irailaren 11ra arteko epea finkatu du Usurbilgo Udalak

Santueneko Gure Elkartea adinekoen biltokiko tabernaren zerbitzua esleitzera doa Usurbilgo Udala. Horretarako prozesua abiarazi du. Interesdunentzat proposamenak aurkezteko irailaren 11ko arratsaldeko 14:30ak arteko epea ireki du. "Urtebeteko kontratua egingo zaio lehiaketa irabazten duenari, eta beste hiru urtez luzagarria izango da", Udalak berri eman duenez. 

EZAUGARRI NAGUSIAK
Kontratuaren iraupena: urtebetekoa, beste hiru urtez luzagarria.
Esleipendunak Udalari ordaindu beharreko hileroko gutxieneko kanona: 220 €/ hilean BEZ gabe (%21-eko BEZ-a atxikituaz, 266,20 euro).
Eskaini beharreko zerbitzua: urte osoan, 9:00-21:00 artean (asteburu eta jai egun bezperatan, 10:00-00:00 artean). Astean jai egun bat.
Esleipendunaren betebeharrak, besteak beste: tabernako berezko zerbitzuak eskaintzea, guneko mantenu eta garbiketa lanez arduratzea, herritar guztientzat eskaintzea zerbitzua adeitasun eta errespetuzko tratuan, hartuemanak euskaraz izatea, salmenta prezioak erabakitzea...
Udalaren betebeharrak, besteak beste: zerbitzua eskaintzen hasi aurretik, tabernak egoki funtzionatzeko beharrezko lanabes eta tresnak jartzea, eraikuntzaren kontserbazioa, oinarrizko horniduren fakturak ordaintzea, zerbitzua egoki eskaintzeko gerta daitezkeen ezintasunetan esleipendunari laguntzea...

Informazio gehiagorako: Santueneko Gure Elkartea taberna