Santueneko Argazki Lehiaketan izen emateko epea zabalik

"Auzo koloretsua", hortxe iruditan islatzea proposatzen duen gaia Santuenea Elkarteak antolatu duen argazki lehiaketan. Txapelketarako izena gaurtik (irailak 15) aurrera bideratu beharko da. Gogoan izan, aipatu elkarteak hainbat ikastaro antolatu dituela baita.

Gaitzat “Auzo koloretsua” hautatu duen argazki txapelketa antolatu du Santuenea Elkarteak, adin guztietako herritarrentzat. 3 maila bereizi dituzte: haurrak (4-7 urte), gaztetxoak (8-16 urte); eta helduak. Lehiaketarako izena irailak 15-30 artean bideratu beharko da. Argazkiak aurkezteko azken eguna, irailaren 30a. Informazio gehiago, elkarteko egoitzan edo 670 02 77 31 telefonoan jaso ahalko da.

Santuenea Elkartearen ikastaroak
Argazki lehiaketarekin batera, hainbat ikastaro antolatu ditu baita Santuenea Elkarteak. Hemen xehetasunak:
-Astelehena: tai-chi (17:00), aeroyoga (19:10/20:15).
-Asteartea: hatha yoga (16:00-17:30 / 18:30-20:00 / 20:30-22:00).
-Asteazkena: restauratiboa (10:00), aeroyoga (17:40 / 18:55 / 20:15).
-Osteguna: reiki (17:00), hatha yoga (20:30-22:00).
-Ostirala: tai-chi (17:00).
Hasiera data eta izen ematea:
-Aeroyoga: 615 71 59 91 / 670 02 77 31.
-Hatha yoga: 619 79 11 70 / 670 02 77 31.
Oharra: egoera berriaren arabera, aldaketak izan ditzake.