Gabonetako apaingarriak lantzeko tailerra asteburuan Santuenean

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 12a, 08:02

Aurreko urteetan Santuenea neguko ospakizunez girotu dituzten apaingarriak.

"Gabonetako habi apaingarriak" lantzeko tailerra antolatu du Santuenea Auzo Elkarteak astebururako, abenduaren 12 eta 13rako. Ate joka ditugun negu hasierako ospakizunetarako girotzen hasteko hitzordu ezin aproposagoa.

Negu hasierako ospakizunetarako prestatzen hasteko garaia da. Santuenea Auzo Elkarteak asteburu honetan bertan ekingo die zeregin hauei; "gabonetako habi apaingarriak!" tailerra antolatu dute auzo elkartearen egoitzan. Bi eguneko tailerra izango da; larunbat eta igande arratsaldean bideratuko dutena, 16:00etan hasita.

Herri eragileak hilabeteotako gainerako dinamikekin egiten ari diren moduan, hitzordu hau ere bizi dugun osasun krisialdira egokituko da, ohiko segurtasun neurriak beteta egingo da. 

Tailer honetan landutakoak gero etxeak apaintzeko baliatu ahalko dituzte parte hartzaileek. Halere norberak bere bizilekua soilik ez, auzoa ere negu hasierako ospakizunetarako girotu nahi dute. Abenduaren 18an, gabonetako zuhaitza pizteko asmoa dute Santueneko plazan, iluntzeko 19:00etan.


Tailerra: "Gabonetako habi apaingarriak"
Egunak: abenduak 12 eta 13 (larunbata eta igandea).
Ordua: 16:00.
Tokia: Santueneko Auzo Elkartea.
Zehaztasunak: "Tailer honen helburua Gabonetako egurrezko habiak egitea da, gero, etxeetan ikusgai jartzeko".
Oharra: segurtasun neurriak beteta egingo da.
Antolatzailea: Santuenea Auzo Elkartea.