Sendabelarren erabilera tailerra Santuenean

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 21a, 20:11

Sendabelarrak aintzina sarri erabiltzen ziren baserrietan denetariko minak eta gaixotasunak sendatzeko. Ohitura horiek pixkanaka galduz joan dira, eta belaunaldi arteko etenaldi horri erremedioa jartzeko, Santuenean tailerra egin dute denetariko produktuak egin, belarren onurei buruz hitz egin eta erabilerak ezagutzeko.

Hamabost bat lagun elkartu dira Santuenea Elkartean sendabelarrei buruz ikasteko asmoz. Belaunaldi anitzetako jendea elkartu da, eta bakoitzak bere jakintzak gainontzekoekin partekatu ditu. Gure mendi eta basoetan erraz aurki daitezken belarretatik abiatu, eta lehenengo ezagutza proba egin dute, belar bakoitzarentzat erabiltzen diren izenak jakin nahian. Askok etxean ematen dizkieten erabilerak partekatu ditu besteekin, dela janaria prestatzeko, dela minak sendatzeko.

Teoriatik praktikarako jauzia ere egin dute parte hartzaileek. Ukenduak, olioak eta xaboiak egiteko teknikak ezagutu eta ahal izan dute neurrian beraiek sortu dituzte produktuak.

Datorren astean ere, ostiralean, arratsaldeko seietan beste saio bat egingo dute gai bera lantzeko.