2021/07/17 19:00

Zinema

Film proiekzioa Santuenean: "Bihurri: Jauretxetik kale gorrira"

Film proiekzioa Santuenean: "Bihurri: Jauretxetik kale gorrira"
Santueneko eskubaloi zelaia (euria eginez gero, Santueneko frontoia), Santuenea

Ordua: 19:00.
Tokia: Santueneko eskubaloi zelaia (euria eginez gero, Santueneko frontoia).
Zehaztasunak: "Istorio xarmagarri eta balioz betea da, bat-batean kale gorrian geratu den txakur aristokratiko bati eta abeslari eta musikagile izan nahi duen neska gazte bati buruzkoa. “Bihurri” izeneko txakurra da gure protagonista. Haren jabe aberatsa bat-batean hil eta gero, “Bihurri” hiri handiko kaleetan abandonatuta eta bakarrik aurkituko da bizitzan lehen aldiz, Zoe neskato gazteak bere etxera eramaten duen arte. Bestalde, andre zahar milioidunak bere ondasun guztien oinordeko izendatu duenez, haren iloba diru-goseei iheska ibili beharko du txakurrak, herentzia berenganatzeko erabili nahi dute-eta".

Edukiera: 43 lagun.
Izen ematea: doan uztailaren 15a baino lehen, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: Santuenea Elkartea.