Kultur Bira

Santueneko Kultur Birako ekitaldietarako izen ematea zabalik

Neona taldeak iaz Kultur Biraren baitan Santuenean eskainitako kontzertua.

Usurbilkultura.eus plataforman eman daiteke izena jada Santueneko Kultur Birako ekintzetarako. Irailaren 17tik 19ra murgilduko da auzoa, txapelketak, musika edota jolas ezberdinak tartekatuko dituen zikloan.

SANTUENEA 2021 KULTUR BIRAN
Irailak 17, ostirala
18:00 Toka eta igel txapelketa Zahar Egoitzan.
Zehaztasunak: "Santueneko ekintzei hasiera emateko hainbat joko. Izen ematea bertan egin behar da". Izen ematea, Zaharren Egoitza aurrean.

18:00
Plisti-plasta ur jolasak Santueneko eskubaloi plazan.
Zehaztasunak: "Urarekin jolasteko bi eremu egongo dira. Hoietako batean ura ontzietan egongo da. Bertatik hartzeko ur-jaurtigailuak erabili beharko dira. Norberak etxetik ekarri beharko ditu. Eremu bakoitzean momentu berean 10 haur egon ahalko dira. 10 minutuko iraupena izango du".
Izen ematea: irailaren 16ra arte, usurbilkultura.eus plataforman.

22:00
Kontzertuak Santueneko frontoian: Neona eta Viafara.
Zehaztasunak: "NEONA izenpean eraberrituta dator herrian sorturiko taldea. VIAFARA Su txikian eta maitasun osoarekin gauzatzen ari den proiektua dugu. Rock and rollak hiltzen jarraitu behar du!".
Edukiera: 80 lagun.
Izen ematea: irailaren 16ra arte usurbilkultura.eus plataforman.


Irailak 18, larunbata
11:30-13:30/16:30-19:30 Etxeko txikienentzako puzgarriak Santueneko eskubaloi zelaian.

11:30-13:30 Bizikleta slaloma eta arku jaurtiketa Santueneko frontoian.
Zehaztasunak: "Oztopo eta erronkez beteriko ibilbidea. Ibilbidean momentu berean gehienez hiru erabiltzaile egongo dira. Norberak garraiobidea (bizikleta, patinetea, molomotoa...) ekarri beharko ditu. Bentosadun arkuak dianara jaurtitzeko aukera eskainiko da".
Edukiera: 60 lagun.
Izen ematea: irailaren 16ra arte usurbilkultura.eus plataforman.

16:00 Mus txapelketa.
-Izen ematea, 15:30-16:00 artean, bikoteko 20 euro.
-Sariak:
1. saria: bi txapel, bi trofeo, bi marisko lote, onddo otar bat eta bi botila txanpain.
2. saria: bi trofeo, zortzi txuleta, bi gazta eta bi botila txanpain.
3. saria: lau txuleta eta bi botila txanpain.
4. saria: baserriko bi oilasko eta bi botila txanpain.

22:00 Traka. DJ Gorkamendik girotua.


Irailak 19, igandea
9:00 Esnadeia.

12:00 Pala txapelketako finala:
-Kanporaketak irailaren 13tik 17ra arratsaldeetan.
-Araudia: 
1. Teniseko pilota edo antzekoa antolakuntzak jarriko du. Pala norberak.
2. 16 urtetik gorakoek parte hartu dezakete.
3. Bikoteak genero berekoak izan daitezke edo ez.
4. Bikote finalistentzat sariak egongo dira.
-Izen ematea: doan, irailaren 12ra arte 14:00etan Esnaola janari dendan edo 617 701 173 zenbakian whatsapp mezua helarazita.

Ekitaldietarako izen ematea: usurbilkultura.eus plataforman.