Larunbat honetan ez, azaroaren 13an Santueneko jolas eta musika arratsaldea

Urriaren 23rako iragarria zuten arratsalde pasa, azaroaren 13ra atzeratu dute Santuenean antolatzen ari ziren jolas eta musika arratsaldea.

Urriaren 23rako zuten antolatua baina antolakuntzak ohartarazi duenez, atzeratzea erabaki dute; azaroaren 13ra hain zuzen. Arratsalde pasa dibertigarri askoa iragarri dute Santuenean datorren hileko bigarren larunbaterako. Hitzorduak musika eta jolasak uztartuko ditu. Trebetasun jolasak iragarri dituzte, musikaz girotuak. Eta ondoren, auzotar baten eskutik musika zuzenean haur eta gaztetxoentzat; Gorka Mendinueta, edo DjGorkaMendi.

Azarok 13, larunbata
16:30-18:30 Trebetasun jolasak musikaz lagundurik.
18:00-20:00
DjGorkaMendik zuzenean haur eta gaztetxoentzako musika jarriko du.

Tokia: Santueneako eskubaloi plaza eta inguruetan.
Antolatzailea: Santuenea Elkartea.

Josten ikasteko ikastaroa
Bada ordea ekimen gehiago ere auzoan. Josten ikasteko hastapen tailerra ere antolatu dute; urriaren 22an eta 29an, 17:00-19:00 artean. Mari Carmen Orozek bideratuko duen tailerrean 10 euroren truke parte hartu ahalko da. Informazio gehiagorako: 670 027 731.