Sendabelarrei buruzko tailerra Santuenean azaroaren 5ean eta 12an

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 25a, 08:02

Sendabelar tailerra antolatu dute Santuenean hilaren 5 eta 12rako, biak ostiralak izaki. Joan zen urtean ere, Sendabelarrei buruzko tailerra antolatu zuten elkartean, eta harrera beroa jaso ostean, aurten ere proposamena luzatu dute. 17:30etan hasita, bi orduko tailerrak izango dira.

Tailer horietan, belarrak ezagutzen ikasiko dute bertara hurbildu nahi duten auzotarrek. Arbasoen “sekretu txikiak” gogora ekarriko dituzte Leire Lazkanoren gidaritzapean, eta duela hainbat urte ohikoa zen modura, nola erabiltzen diren ere ikasiko dute partehartzaileek. Interesa dutenek 10€ ordaindu beharko dituzte bi saioen truk. Izena eman nahi izanez gero, 670027731 edo 615715991 telefono zenbakira deitu beharko da.