Santuenea behatzeko lehen txangoa gaur

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 2a, 10:51

Auzo Planaren definizioa dinamizatzen ari den Santuenea Elkarlanean talde eragileak txango bana deitu du abenduaren 2rako eta 11rako.

Etorkizuneko auzoa diseinatzeko prozesu betean da Santuenea. Abian duten parte hartze prozesuaren baitan, diagnosi fasean. Azken aldian, galdetegi bat betetzeko aukera izan dute bizilagunek eta orain beste urrats bat ematera doaz; auzoa hurbiletik aztertu nahi dute eta horretarako bi txango antolatu dituzte asteotarako. Lehenengoa ostegunerako, abenduak 2 (18:00-20:00 artean) eta bigarrena hilaren 11n (10:00-12:00 artean); egun argiz nahiz iluntzean auzoaren aukerak, gabeziak eta puntu kritikoak zeintzuk diren identifikatzea da hain zuzen, prozesu hau dinamizatzen ari den Santuenea Elkarlanean talde eragilearen helburua, "diagnosi borobilago bat lortze aldera".

Santueneako txangoak
Abenduak 2, osteguna: 18:00-20:00.
Abenduak 11, larunbata: 10:00-12:00.
Antolatzailea: Santuenea Elkarlanean.