Gabonetako azoka egingo dute Santuenean abenduaren 11n

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 3a, 13:37

Gabonetako Azoka egingo dute Santuenean abenduaren 11n, arratsaldez. Artisau azoka izango da, gabonetarako opariak edo produktuak erosi eta auzoko zein herriko artisauek euren produktuak saltzeko aukera izango dute bertan. Eguraldi oso txarra tokatuz gero, abenduaren 18an egingo lukete azoka, gabonetako zuhaitzaren piztearekin batera. 

8-9 bat etxolalatan, auzoko artisauen produktuak jarriko dituzte salgai: pomadak, xaboiak, gantxiloz egindako produktuak, fruitu lehorrak, argazkiak eta kuadroak, diru-zorrokoak, loreak… Janaria ere banatuko dute: txorizoa, txokolatea, gaztainak… Denetariko postuak egongo dira azokan. Reyki saioa ere aurreikusi dute. Musika ere zuzenean jarriko dute DJ GorkaMendiren eskutik.

 

Bigarren eskuko gauzek ere lekua izango dute azokan, bazar solidarioan. Auzoan eta herrian hainbat pertsonak izan ditzaketen premiak asetu nahi dituzte, eta horretarako, bigarren eskuko produktuen bilketa egin dute Santuenean. Lortutako produktuak prezio txikian salgai jarriko dituzte, edonoren eskura egon daitezen. Soberan geratzen direnak, Caritasi eskainiko dizkiete.