Ekitaldi eskaintza zabala Santuenean

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 7a, 09:18

Auzo giroa bizi asko izango dute Santuenean urte honen azken txanpan; Auzo Planari lotutako txangoa, gabonetako azoka eta bazar solidarioa, gabonetako zuhaitzaren piztea edota San Tomas egunerako ospakizunak iragarri dituzte. Hemen xehetasunak.

SANTUENEA, ABENDUKO ESKAINTZA
Abenduak 11, larunbata
SANTUENEA AZTERTZEKO TXANGOA
10:00-12:00
Auzo Planaren diagnosi fasearen baitan, auzo txangoa Santueneko "kale eta txokoak begirada analitikoz" aztertzeko, bai egun argiz eta iluntzean. "Auzoaren aukerak, gabeziak eta puntu kritikoak identifikatu nahi dituzte".
Antolatzailea: Santuenea Elkarlanean.

GABONETAKO AZOKA TXIKIA ETA BAZAR SOLIDARIOA
16:00
Santueneako Gure Elkartea jubilatuen eta auzo elkartearen atarian.
Zehaztasunak: "Postuak jarriko dira. Postu horietan auzoko nahiz herriko artisauek egindako eskulanak salgai jartzeko aukera izango dute. Auzoko dendariek ere aukera dute produktuek kalera ateratzeko. Gainera, gaztainak, parrilla... egongo dira. Horretaz gain bazar solidarioa jarriko dugu, liburuak, arropa, bitxikeriak, jostailuak... denetarik egongo da".
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

Abenduak 18, larunbata
18:30 Gabonetako zuhaitzaren piztea Dj Mendiren gabonetako musikaz girotua.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

Abenduak 21, asteartea
18:30 San Tomas eguneko txistorra banaketa. "Olentzeroren postontzia jarriko dugu Dj Mendiren musikarekin".
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.