Santuenea aztertzeko larunbateko txangoa bertan behera

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 10a, 07:57

Auzo Planaren diagnosi farsearen baitan auzoa behatzeko larunbat goizerako iragarria zuten bigarren txangoa bertan behera utzi dute dugun giroagatik.

Auzo Planaren diagnosi fasearen baitan, bigarren auzo txangoa antolatua zuten larunbaterako, abenduak 11  Santueneko "kale eta txokoak begirada analitikoz" aztertzeko. Baina  deitzaileek ohartarazi dutenez, "eguraldiaren eta honek sorturiko egoera ikusita, baldintzak betetzen ez direla iritzi dugu talde eragiletik. Horregatik zita atzeratzea erabaki dugu, denon eta prozesuaren hobebeharrez".

Auzoaren aukerak, gabeziak eta puntu kritikoak identifikatzea zen asmoa; lehen txangoa abenduaren 2an iluntzean egin zuten. Oraingoa egun argiz egin nahi zuten. Aipatu moduan ordea atzeratzea erabaki dute. Larunbat honetarako iragarria zuten gabonetarako azoka eta bazar solidarioa ere bai, kasu honetan hilaren 18ra arte.

Auzo Planaren diagnosi farsearen baitan orain arte bideratu duten lanketaren emaitzak eta hurrengo urratsak aurkezteko hitzordua deitu dute bestalde, hilaren 16rako. Hemen Santuenean iragarri dituzten hurrengo ekitaldien berri;

SANTUENEA, ABENDUKO ESKAINTZA
Abenduak 16, osteguna
18:30
Auzo Planaren diagnosi faseko emaitzen eta hurrengo urratsen aurkezpena Santueneako frontoian.
Antolatzailea: Santuenea Elkarlanean.

Abenduak 18, larunbata
GABONETAKO AZOKA TXIKIA ETA BAZAR SOLIDARIOA
16:00
Santueneako Gure Elkartea jubilatuen eta auzo elkartearen atarian.
Zehaztasunak: "Postuak jarriko dira. Postu horietan auzoko nahiz herriko artisauek egindako eskulanak salgai jartzeko aukera izango dute. Auzoko dendariek ere aukera dute produktuek kalera ateratzeko. Gainera, gaztainak, parrilla... egongo dira. Horretaz gain bazar solidarioa jarriko dugu, liburuak, arropa, bitxikeriak, jostailuak... denetarik egongo da".
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

18:30 Gabonetako zuhaitzaren piztea Dj Mendiren gabonetako musikaz girotua.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

Abenduak 21, asteartea
18:30 San Tomas eguneko txistorra banaketa. "Olentzeroren postontzia jarriko dugu Dj Mendiren musikarekin".
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

Abenduak 24, ostirala
Olentzero auzoan barrena.