Santuenea Elkarlanean

Ostegunean aurkeztuko dituzte Auzo Planeko diagnosiaren emaitzak

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 14a, 09:01

Orain arteko lanketa eta datozen urratsak aurkezteko saioa iragarri du Santuenea Elkarlanean talde eragileak ostegunerako, abenduaren 16rako.

Santueneako Auzo Planaren diagnosi faseari lotuta orain arte egindako lanketaren emaitzak aurkeztuko dituzte ostegun honetan, abenduaren 16an, 18:30etan Santueneako frontoian. Eman asmo dituzten hurrengo urratsen berri ere plazaratzekoak dira.

Gogoan izan diagnosi fase honen baitan, auzo txangoa egin zuten abenduaren 2an, Santueneak dituen gabezi eta aukerak identifikatzeko. 

Hemen Santuenean urte amaierarako iragarri dituzten hurrengo ekitaldien berri;

SANTUENEA, ABENDUKO ESKAINTZA
Abenduak 16, osteguna
18:30
Auzo Planaren diagnosi faseko emaitzen eta hurrengo urratsen aurkezpena Santueneako frontoian.
Antolatzailea: Santuenea Elkarlanean.

Abenduak 18, larunbata
GABONETAKO AZOKA TXIKIA ETA BAZAR SOLIDARIOA
16:00
Santueneako Gure Elkartea jubilatuen eta auzo elkartearen atarian.
Zehaztasunak: "Postuak jarriko dira. Postu horietan auzoko nahiz herriko artisauek egindako eskulanak salgai jartzeko aukera izango dute. Auzoko dendariek ere aukera dute produktuek kalera ateratzeko. Gainera, gaztainak, parrilla... egongo dira. Horretaz gain bazar solidarioa jarriko dugu, liburuak, arropa, bitxikeriak, jostailuak... denetarik egongo da".
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

18:30 Gabonetako zuhaitzaren piztea Dj Mendiren gabonetako musikaz girotua.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

Abenduak 21, asteartea
18:30 San Tomas eguneko txistorra banaketa. "Olentzeroren postontzia jarriko dugu Dj Mendiren musikarekin".
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

Abenduak 24, ostirala
Olentzero auzoan barrena.