Gaurko azoka solidariorako eta eguberrietako argi festarako prestatzen Santuenean

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 18a, 12:19
Argazkia: Santuenea Elkartea.

Azoka txikia eta bazar solidarioa eta eguberrietako argi festa antolatu du Santuenea Elkarteak larunbat honetarako. Musikaz girotuko dute arratsalde pasa.

Giro eguzkitsua dugu gaur, Santuenean arratsalde pasa egiteko aukera eskaini du bertako auzo elkarteak. Gabonetako azoka txikia eta bazar solidarioa antolatu dute. Eguberrietako argi festa ere bai. DJ GorkaMendik girotuko du arratsalde pasa. Albiste honi atxikitakoa, Santuenea Elkarteak helarazitako argazkia duzue. Auzoa arratsaldeko ekitaldietarako prestatzen hasiak dira.

URTE AMAIERAKO EKITALDIAK SANTUENEAN
Abenduak 18, larunbata
16:00
Gabonetako azoka txikia eta bazar solidarioa Santueneako Gure Elkartea jubilatuen eta auzo elkartearen ataria. 
Zehaztasunak: "Postuak jarriko dira. Postu horietan auzoko nahiz herriko artisauek egindako eskulanak salgai jartzeko aukera izango dute. Auzoko dendariek ere aukera dute produktuek kalera ateratzeko. Gainera, gaztainak, parrilla... egongo dira. Horretaz gain bazar solidarioa jarriko dugu, liburuak, arropa, bitxikeriak, jostailuak... denetarik egongo da".
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

18:30
Gabonetako zuhaitza piztea Santuenean Dj Mendiren gabonetako musikaz girotua.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

Abenduak 21, asteartea
18:30 San Tomas eguneko txistorra banaketa. "Olentzeroren postontzia jarriko dugu Dj Mendiren musikarekin".
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

Abenduak 24, ostirala
Olentzero auzoan barrena.