Azoka eta elkartasun bazar oso arrakastatsuak Santuenean

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 18a, 20:15

Gaur egin dute Santuenean gabonetako azoka. Joan zen astean egitekoa zuten, baina eguraldi txarra tarteko, gaur egin dute ezin eguraldi hobearekin. Musika giroan eta herriko zein auzoko jendeak lagunduta, azoka txiki baina erakargarria osatu dute.

Hainbat postutxoz bete dute Zahar Egoitzaren aurreko kalea. Herriko zein auzoko kideek beren produktuak salgai jarri dituzte. Elkartasun bazarra ere bazegoen, bigarren eskuko arropa saltzeko, eta soberakina, San Tomasak pasatu eta gero, Caritasi emango diote. 

 

Lau ordu iraun duen azokan ez da jendea falta izan, ez eta musika ederra ere. DJGorkaMendik denetariko musikarekin girotu du auzoa. Azaroan pare bat aldiz ekitaldietan musika jartzekoa zen, baina arazo batzuk medio, gaur egin du emanaldi berezia haur eta helduentzat.