Txikienek egin diete ongi etorria gabonei Santueneako zuhaitzaren piztean

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 18a, 20:25

Gabonei ongi etorria eman diete Santueneako auzotarrek. Gabonetako azoka eta bazar solidarioarekin batera, arratsaldeko 18:30etan, zuhaitza piztu dute aurtengo gabonak hartzeko auzoko zein herriko haurrek. DJGorkamendik gabonetako musikarekin girotu du ekitaldia.