San Tomas eguneko ospakizunak gaur Santuenean

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 21a, 07:29

Abenduak 21 ditu gaur, San Tomas eguna. Ospakizunak iragarri dituzte Santuenean arratsalde parterako.

Txistor usaina dario herriko txoko bati baino gehiagori. Gezurra badirudi ere, osasun krisialdi betean garen honetan, abenduak 21 baititu astearte honek. Eta Santuenean ospatzera doaz. Txistor banaketa iragarri du auzo elkarteak iluntzean. Dj Mendik musikaz girotuko du. Horrez gain, bidean datorren Olentzerori gutunak idazteko postontzia jarriko dute.

URTE AMAIERAKO EKITALDIAK SANTUENEAN
Abenduak 21, asteartea
18:30 San Tomas eguneko txistorra banaketa. "Olentzeroren postontzia jarriko dugu Dj Mendiren musikarekin".
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

Abenduak 24, ostirala
Olentzero auzoan barrena.