San Tomas eguneko ospakizun arratsaldea Santuenean

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 21a, 18:38

Txistorra jan musikatua ospatu du auzoak San Tomas egun honetan.

Gezurra badirudi ere bai, San Tomas eguna izan dugu astearte hau eta Santuenean, ospatzeko tartetxo bat hartu nahi izan dute. Txistor eta txorizo goxo askoa banatzen aritu da Santuenea Elkartea eta Gure Elkartea jubilatuen bilguneko taberna. Dj Gorka auzotarrak musikaz girotu du arratsaldea. Unea gainera, auzo elkarteak bere bazkideen artean otar bat zozketatzeko baliatu du; Leire Lazkano izan da saritua. Bere amak jaso du produktu goxoez hornituriko saskia.

Gaurko arratsalde pasarekin borobildu du Santueneak izan duen udazken bizia. Gogoan izan, auzoaren etorkizuna marrazteko parte hartze prozesua abiatu dute eta aisialdiko hainbat ekintza ere antolatu dituzte; besteak beste, San Tomas egun honetako ospakizunaz gain, azoka solidarioa, jolasen arratsaldea, Dj Gorka auzotarrak musikaturiko hainbat arratsalde...