Piñata tailerra gaur Santuenean

Noaua Aldizkaria 2022ko ots. 18a, 08:07

Santuenea Kultur Elkarteak antolatuta, txikienentzako piñata tailerra ostiral arratsalde honetan.

Gaztetxoenentzako arratsalde pasa gaur, otsailak 18, Santuenean. Auzo elkarteak piñata tailerra antolatu du ostiral honetarako. Tailerra Santueneako ludotekan izango da. Izena ostegun hau baino lehen bideratu beharra zegoen santueneaguretxikiak@gmail.com helbidean. Familiako 2 euro ordaindu behar ziren.