Musika, jolas eta zizka-mizkez giroturiko arratsalde pasa ostiralean Santuenean

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 10a, 08:14

Santuenea Kultur Elkarteak asteotarako iragarri duen ekintzetako bat da. Maiatzeko bigarren hamabostaldirako bi ikastaro antolatu dituzte.

Dinamika ezberdinak bideratzekoa da Santuenea Kultur Elkartea asteotan. Haur nahiz helduentzako zenbait hitzordu iragarri dituzte. Hasteko, arratsalde pasa gaztetxoenentzat ostiral honetan, maiatzaren 13an. Arratsaldeko 18:00etan hasi eta 20:30ak aldera arte, musika, zizka-mizkak eta jolasak iragarri dituzte auzoko eskubaloi plazaren bueltan. Euria egingo balu, Santueneko frontoian. Aurrekoetan egin izan duen moduan, musikaz Dj. Gorkamendi arduratuko da.

Bi tailer
Santuenea Kultur Elkarteak bi tailer antolatu ditu: joskintzarena maiatzaren 20an, 17:00-19:00 artean Santuenea 12an Mari Carmen Orozekin. “Nork bere makina eraman behar du”, ohartarazi du antolakuntzak.  Gune eta ordutegi berean baina hilaren 20an eta 27an sendabelarren tailerra eskainiko da. Tailerrotan izen emateko deitu 670 027 731 telefono zenbakira.