Santuenean arratsalde pasa ederra osatu dute gaztetxoek

Haur eta gaztetxoentzat jolasak eta zizka mizkak antolatu dituzte Santuenea Kultur Elkarteko kideek eta erantzun ezinhobea jaso dute. Eguraldia lagun, hainbat familia hurbildu dira auzora eta DJ Gorkamendiren musikak girotuta, arratsalde ederra osatu dute.