Oinarrizko euskara ikastaroa Santuenean

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 28a, 10:03

Edonorentzat, baina bereziki Usurbila etorri berri direnentzako oinarrizko euskara ikastaroa antolatu du Usurbilgo Udalak Etumeta AEK euskaltegiarekin lankidetzan.

Santuenean oinarrizko euskara ikastaroa antolatu du Usurbilgo Udalak Etumeta AEK euskaltegiarekin lankidetzan, datorren asteartean hasi eta ekainaren 21era arte. Guztira, astearteetan ordu eta erdiz eskainiko diren lau saio. "Agurrak, oinarrizko esaldiak, zenbakiak eta abar irakatsiko dituzte, baita euskal kulturara gerturatzeko oinarrizko nozio batzuk eman ere". Bereziki, "Usurbila etorri berri direnentzako ikastaroa da". Taldea osatu duten arren, oraindik izena emateko aukera dago. "Interesa duen edonork parte hartu ahal izango du".

Aipatu moduan, saioak Santuenean eskainiko dira, Santuenea 16an, ludotekan hain zuzen, maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 21era, asteartero, 18:30-20:00 artean. Izena bideotatik eman ahalko da: itzultzailea@usurbil.eus / 943 371 999.

DATOZEN IKASTAROAK
KzGunea
Honatx maiatza amaieran eta ekainean zehar KzGunean iragarri diren aurrez aurreko ikastaroak:
-Maiatzak 30-31, 16:00-18:00: "Sortu bideoak zure gustukoen irudiekin".
-Ekainak 23-24, 9:00-11:00 "WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean".
-Ekainak 27-28, 9:00-11:00 "Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak".
-Ekainak 29-30, 9:00-11:00 "Erosketa eta ordainketa segurua Interneten".
Informazio gehigorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Sagarrondotik Sagardora
Ikastaro ziklo honen hurrengo saioa, ekainaren 10ean, 15:00-18:00 artean, Otalarrean. "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", hizpide izango dituen saioa eskainiko du Aitor Etxeandiak. Otalarrea Villabonan kokatua dago. "Esperimentazio finka" gisa aurkeztua du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Bertan hiru helburuon bueltan lan egiten dute: bertako sagar barietateak gordetzeko; mintegi jabeei eta baserritarrei ugalketarako landare material osasuntsua eskaintzeko; eta azkenik, bertako sagardotarako sagarrondoen barietatearekin esperimentatzeko.

Kiroldegiko udako ikastaroak
Maiatzaren 29an itxiko dute online bideratu beharreko izen-ematea. "Izena emandako jende kopurua eskainitako plazak baino handiagoa bada, zozketa egingo da", iragarri du Usurbilgo Udalak. Zozketa egiteko beharra egongo balitz, edo ez,  "edozein modutan, izen-ematea itxi eta epe motzean jakinaraziko zaie erabiltzaileei plaza egokitu zaien".

Kanpoko pista zabaldu duten honetan, uda partera begirako haur nahiz helduentzako ikastaroen eskaintza aurkeztu du Oiardo Kiroldegiak. Ohi bezala, batetik ur jarduerak iragarri ditu; helduentzat hobekuntza, hastapen eta errendimendu ikastaroak. Haurrentzat, HHtik LH3ra, tarte horretan ikasten ari direnentzako saioak. Areto jarduerez gain; helduentzako spinning, pilates, mantenu gimnasia, aquagym edota 3. adina. 12-16 urte arteko gazteentzako "Uda Kirol". Eta haurrei zuzenduriko LH 1-6koentzako Kirol Txokoa eta eskalada.

Udalaren esanetan, "helburua da herritarren ongizate eta bizi kalitatea hobetzea. Horretarako, ariketa fisikoa egitea sustatu nahi dugu, osasuntsuago izateko eta gaixotasunei aurre hartzeko. Talde desberdinekin harreman zuzena dugu: kirol elkarte, eskola, ikastola eta herriko beste talde eta elkarte desberdinekin. Helburua lortzeko, aukera desberdinak eskaintzen ditugu, hala nola, kirol instalazioetan abonatua izatea, norbera bere kasa etorri eta ariketa egiteko; urte guztiko ikastaroak zein ikastaro puntualak eta txapelketak".

Uztailean eta abuztuan udako ordutegia izango du indarrean Oiardo Kiroldegiak:
-Lanegunak: 7:00-13:00/15:30-20:15 (Igerilekuaren itxiera ordua: 12:45/20:00).
-Larunbatak, igandeak eta jai egunak: 9:00-13:00 (Igerilekuaren itxiera ordua: 12:45).

Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi

Jakin Jardunaldia: "EH2040: demografia, lurraldea, zaintza eta hizkuntza"
Egunak: uztailak 7,8.
Tokia: Artzabal.
Ordutegia: 9:00-17:00 artean uztailaren 7an, eta 9:00-13:00 artean uztailaren 8an.
Ordu kopurua: 12.
Matrikulazio epea: uztailak 1.
Prezioa: 10 euro.
Zehaztasunak: "Euskal Herria 2040an nolakoa izango da? Zer esaten digu prospektiba demografikoak? Zenbat jende biziko da? Gizarte zahar batera al goaz? Ze eragin du horrek zaintza ereduan eta pentsioetan? Eta lurralde orekan? Eta euskaran? Eta hirien antolaketan? Zein den etorkizuna eta zer nolakoa izan dadin nahi dugun jakin behar dugu etorkizun dagoenari aurre hartzeko".
Helburuak: "Demografia prospektibaren argitan, Euskal Herrian 2040an nolako izango den aztertu nahi dugu eta, horren aurrean, lurralde oreka, hizkuntzaren biziberritzea eta ongizate politiken eta zaintza ereduen demokratizazioa erdiesteko zer aukera dugun eta nola egin hausnartu".
Informazio gehiagorako: ueu.eus
Antolatzaileak: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.
Egitaraua:
Uztailak 7, osteguna
08:45-09:00
Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00-09:30 Ongi etorria eta jardunaldiaren aurkezpena:
-Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo alkatea.
-Kepa Sarasola, UEUko lehendakaria.
-Lorea Agirre, Jakin-eko zuzendaria.
09:30-10:30 H2040: zer dio prospektibak?
Imanol Esnaola, Demografian aditua, Gaindegia-ko kidea.g
10:30-11:00 Atsedenaldia.
11:00-11:45 Hitzaldia: Marta Luxan, EHUko Soziologia irakaslea eta doktorea antropologian.
11:45-12:30 Hitzaldia: Felix Arrieta, Soziologia irakaslea Deustuko Unibertsitatean. Zaintza politiketan aditua.
12:30-13:15 Denen arteko elkarrizketa eta eztabaida saioa.
13:30-15:00 Bazkaria.
15:00-15:45 Hitzaldia: Jule Goikoetxea, Politologoa eta filosofoa. EHUko irakasle eta doktorea.
15:45-17:00 Usurbilgo Zaintza Ekosistema egitasmoa: Erkuden Aldaz eta Maider Azurmendi, egitasmoaren bideratzaileak.

Uztailak 8, ostirala
09:30-10:15 Hitzaldia: Gari Goikoetxea, Kazetaria. UEMAko teknikaria.
10:15-11:00 Hitzaldia: Itsaso Olaizola, soziologoa.
11:00-11:30 Atsedenaldia.
11:30-12:15 Denen arteko elkarrizketa eta eztabaida saioa.
12:30-13:00 Ondorioak eta sagardoarekin topa.