Ikasturte berrirako prestatzen ari dira Santuenean

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 3a, 21:40

Ikasturte berria gainean da, eta Santuenean uda agurtu eta ikasturte berriari hasiera emateko elkartu egin dira auzoan. Trebetasun jolasekin hasi dute arratsaldea, eta DJ Gorkamendi arduratu da musikarekin arratsaldea girotzeaz. Ondoren, afaria egin dute nork berea etxetik ekarrita.