Santueneko jaiak

Pala eta balkoi apainketa txapelketen hasiera igandean

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 10a, 12:06

Irailaren 16tik 18ra ospatuko diren Santueneko jaiei begira dira jada auzoan. Girotzen hasteko, bi hitzordu iragarri dituzte igande goiz honetarako; pala txapelketa mistoaren eta balkoiak apaintzeko txapelketen hasiera.

Igande goizean 11:00etan hasita auzoko frontoian eman ahalko da pala txapelketa mistorako izena eta kanporaketa saioak unean bertan ospatuko dira.

Horrez gain, estreinakoz Santueneako etxeetako balkoiak apaintzeko gonbita luzatu dute. Balkoirik ederrena sarituko dute, festen amaieran, irailaren 18an arratsaldeko 19:30etan. Lehiaketan izena emateko aukera ere igande goizean izango da. Antolatzaileek zenbakiak banatuko dituzte balkoi bakoitza izendatzeko. Egun horretan zenbakia hartzerik ez duenak, auzoko tabernetan izango du aukera aste osoan zehar zenbakia hartzeko. Horrez gain, astean zehar auzokoek txosnan balkoi politenaren aldeko botoa emateko aukera izango dute txosnan.

Adi baita beste hitzordu bati; irailaren 18ko auzo bazkarirako txartelak egunotan eskuratu ahalko dira eta, Zaharren Egoitzan, Tragoxkan, Aitzagan eta Artzabalen.

Jaiak hizpide dituen argazki lehiaketa
19. Argazki Lehiaketa antolatu du Santuenea Elkarteak. Auzoko festak ate joka dituzten honetan, jaiak dira erretratuetarako hautatu duten gaia. “Santueneko festak” islatzen dituzten irudiak lehiaketara aurkezteko irailaren 30era arteko epea izango da. Hiru adin tarteok parte har dezakete: 4-7 urte artekoek, 8-16 urte artekoek eta 17 urtetik gorakoek. “Talde bakoitzeko irabazleak saria jasoko du”, ohartarazi du antolakuntzak.

Txapelketara argazki bakarra aurkeztu ahalko da, gutunazal itxi batean eta azalean adina zehaztuta. Gutun barruko argazkiaren atzealdean egilearen izena eta telefono zenbakia idatzi beharko da. Gutuna argazkia duela, Santuenea elkarteko postontzian sartu edo helbide honetara bidali beharko da: alaznelazkano1@gmail.com


SANTUENEKO JAIAK
Irailak 11, igandea
11:00 Pala txapekelketa mistoa: izen-ematea eta kanporaketak.
-Balkoi apaintze lehiaketarako izen-ematea frontoian.

Irailak 15, osteguna
19:00 Pala txapelketa mistoaren finala.

Irailak 16, ostirala: Mozorro Eguna
17:00 Txupinazoa.
Ondoren, ur jolasak eta globo gerra.
18:00 Txokolatada Tragoxkan.
18:30 Buruhandiak.
18:30 Karro-kalejira eta poteo mozorrotua.
21:00 Patata tortilla lehiaketa (norberak ekarria).
Ondoren, bakoitzaren tortilekin auzo afaria.
23:30 DJ GorkaMendi.

Irailak 17, larunbata: Ume eta Kuadrilen Eguna
11:00 Familia jolasak.
12:00 KilkerBand txaranga.
13:00 Buruhandiak.
13:30 Haur bazkaria (norberak ekarria, bertan edaria eta postrea banatuko dira).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
16:00 Haurrentzako tailerrak.
17:30 Kuadrila jolasak.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
19:00 Sardina jana.
19:00 Buruhandiak eta txarangak: KilkerBand txaranga.
21:30 Pottotte elektrotxaranga.
00:00 DJ gaua: Dusaint eta Inkilt; Hainar.

Irailak 18, igandea: Jubilatuen Eguna
9:00 Esnadeia.
11:00 Zirku tailerra.
11:00 Toka eta igel txapelketak.
12:00 Hamaiketakoa Tragoxkan eta Zaharren Egoitzan.
12:00 Zanpantzarrak.
14:00 Auzo bazkaria. Txartelak Zaharren Egoitzan, Tragoxkan, Aitzagan eta Artzabalen salgai.
18:30 Asier Kidam: magia poteoa.
18:30 Buruhandiak.
19:00 Piper dastaketa.
19:30 Balkoi apaintze lehiaketako saridunak.
21:00 Festen amaierako traka.

Irailaren 30era arte
Argazki lehiaketa: "Santueneako festak".

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.