Santueneko jaiak

Santuenea jaien atarian

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 12a, 10:07

Datorren asteburuan festa giroan murgilduko da auzoa. Badira festei begira kontuan hartu beharreko zenbait deialdi.

Egunak baino ez zaizkio geratzen Santueneari hiru urteren ostean, eskuzabalik hartuko duten festa giroan murgiltzeko. Jai Batzordeak prest du auzokideak nahiz bisitariak hiru egunez erakarriko dituzten ospakizunetarako hitzorduen agenda. Kontuan hartzeko zenbait ohar segidan.

Batetik, festen azken egunean, auzo bazkaria antolatu dute. Otordurako lekua aurrez hartu beharko da; txartelak Zaharren Egoitzan, Tragoxkan, Aitzagan eta Artzabalen izango dituzue salgai. Bazkalosteko ekintzen artean, irailaren 18an, hitzordu berri bat; balkoi apaintze lehiaketa. Auzoko balkoirik ederrena saritu nahi dute. Garaileak otar eder bat eskuratuko du. Partehartzeko izena eman ez duenak, gerturatu egunotan auzoko tabernetara eta hartu zenbakia.

Santueneko jaiak hasi berritan bestalde, patata tortila txapelketa ospatuko dute. "Etxetik eginda eraman beharko da frontoira, eta ondoren, epai-mahaiak erabakiko du zein den onena". Sukaldatutako tortillekin "afaria egingo dute gero, eta tortila han banatuko badute ere, bakoitzak bere janaria eraman beharko du".

SANTUENEKO JAIAK
Irailak 15, osteguna
19:00 Pala txapelketa mistoaren finala.

Irailak 16, ostirala: Mozorro Eguna
17:00 Txupinazoa.
Ondoren, ur jolasak eta globo gerra.
18:00 Txokolatada Tragoxkan.
18:30 Buruhandiak.
18:30 Karro-kalejira eta poteo mozorrotua.
21:00 Patata tortilla lehiaketa (norberak ekarria).
Ondoren, bakoitzaren tortilekin auzo afaria.
23:30 DJ GorkaMendi.

Irailak 17, larunbata: Ume eta Kuadrilen Eguna
11:00 Familia jolasak.
12:00 KilkerBand txaranga.
13:00 Buruhandiak.
13:30 Haur bazkaria (norberak ekarria, bertan edaria eta postrea banatuko dira).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
16:00 Haurrentzako tailerrak.
17:30 Kuadrila jolasak.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
19:00 Sardina jana.
19:00 Buruhandiak eta txarangak: KilkerBand txaranga.
21:30 Pottotte elektrotxaranga.
00:00 DJ gaua: Dusaint eta Inkilt; Hainar.

Irailak 18, igandea: Jubilatuen Eguna
9:00 Esnadeia.
11:00 Zirku tailerra.
11:00 Toka eta igel txapelketak.
12:00 Hamaiketakoa Tragoxkan eta Zaharren Egoitzan.
12:00 Zanpantzarrak.
14:00 Auzo bazkaria. Txartelak Zaharren Egoitzan, Tragoxkan, Aitzagan eta Artzabalen salgai.
18:30 Asier Kidam: magia poteoa.
18:30 Buruhandiak.
19:00 Piper dastaketa.
19:30 Balkoi apaintze lehiaketako saridunak.
21:00 Festen amaierako traka.

Irailaren 30era arte
Argazki lehiaketa: "Santueneako festak".

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.