Santueneko jaiak

Pala txapelketako finala gaur Santuenean

Arratsaldeko 19:00etan hasita auzoko frontoian. Santuenea festa giro betean murgiltzear da.

Egunbete Santuenea festa giro betean murgiltzeko. Bezpera honetan jakingo da jokoan izan duten pala txapelketa mistoko txapeldunak nortzuk diren, 19:00etan auzoko frontoian hasiko den neurketan hain zuzen. Gogoan izan, festei begira kontuan hartzeko zenbait ohar. Santueneko balkoirik ederrena saritu nahi dute, igandean, festen azken txanpan. Auzoko tabernetan eskura daiteke lehiaketan partehartzeko zenbakia. Egun berean, hilaren 18an, auzotarren bazkaria ospatuko dute. Otordurako txartelak egunotan eskuratu ahalko dira eta, Zaharren Egoitzan, Tragoxkan, Aitzagan eta Artzabalen.

Eta adi festen bueltan Santuenea Elkarteak antolatu duen argazki lehiaketari. Hemeretzigarren edizio honetako gaia hain zuzen, Santueneko jaiak izango dira. Irudiak lehiaketara aurkezteko irailaren 30era arteko epea izango da. Hiru adin tarteok parte har dezakete: 4-7 urte artekoek, 8-16 urte artekoek eta 17 urtetik gorakoek. “Talde bakoitzeko irabazleak saria jasoko du”, ohartarazi du antolakuntzak.

Txapelketara argazki bakarra aurkeztu ahalko da, gutunazal itxi batean eta azalean adina zehaztuta. Gutun barruko argazkiaren atzealdean egilearen izena eta telefono zenbakia idatzi beharko da. Gutuna argazkia duela, Santuenea elkarteko postontzian sartu edo helbide honetara bidali beharko da: alaznelazkano1@gmail.com


SANTUENEKO JAIAK
Irailak 15, osteguna
19:00 Pala txapelketa mistoaren finala.

Irailak 16, ostirala: Mozorro Eguna
17:00 Txupinazoa.
Ondoren, ur jolasak eta globo gerra.
18:00 Txokolatada Tragoxkan.
18:30 Buruhandiak.
18:30 Karro-kalejira eta poteo mozorrotua.
21:00 Patata tortilla lehiaketa (norberak ekarria).
Ondoren, bakoitzaren tortilekin auzo afaria.
23:30 DJ GorkaMendi.

Irailak 17, larunbata: Ume eta Kuadrilen Eguna
11:00 Familia jolasak.
12:00 KilkerBand txaranga.
13:00 Buruhandiak.
13:30 Haur bazkaria (norberak ekarria, bertan edaria eta postrea banatuko dira).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
16:00 Haurrentzako tailerrak.
17:30 Kuadrila jolasak.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
19:00 Sardina jana.
19:00 Buruhandiak eta txarangak: KilkerBand txaranga.
21:30 Pottotte elektrotxaranga.
00:00 DJ gaua: Dusaint eta Inkilt; Hainar.

Irailak 18, igandea: Jubilatuen Eguna
9:00 Esnadeia.
11:00 Zirku tailerra.
11:00 Toka eta igel txapelketak.
12:00 Hamaiketakoa Tragoxkan eta Zaharren Egoitzan.
12:00 Zanpantzarrak.
14:00 Auzo bazkaria. Txartelak Zaharren Egoitzan, Tragoxkan, Aitzagan eta Artzabalen salgai.
18:30 Asier Kidam: magia poteoa.
18:30 Buruhandiak.
19:00 Piper dastaketa.
19:30 Balkoi apaintze lehiaketako saridunak.
21:00 Festen amaierako traka.

Irailaren 30era arte
Argazki lehiaketa: "Santueneako festak".

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.