Santueneko jaiak

Blai eta mozorrotuta hastekoak dituzte gaur Santueneko festak

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 16a, 08:49

Ur jolasak, globo gerra, poteo mozorrotua, patata tortila txapelketa,... Eskaintza zabala gaur, Santueneko jaien itzuleran.

Santuenean ere hiru urteko itxaronaldia amaitu da. Bueltan datoz 2019az geroztik ohiko moduan ospatu ezin izan dituzten festak. Gaur hasi eta igandera arte, 48 orduko ekintza eskaintza zabala denentzat, bereziki auzotarrentzat. Hainbat bilgune izango dituzte bertakoek nahiz bisitariek. Festen eremua prest dute jada, jaiak hastera doaz!

SANTUENEKO JAIAK
Irailak 16, ostirala: Mozorro Eguna
17:00 Txupinazoa.
Ondoren, ur jolasak eta globo gerra.
18:00 Txokolatada Tragoxkan.
18:30 Buruhandiak.
18:30 Karro-kalejira eta poteo mozorrotua.
21:00 Patata tortilla lehiaketa (norberak ekarria).
Ondoren, bakoitzaren tortilekin auzo afaria.
23:30 DJ GorkaMendi.

Irailak 17, larunbata: Ume eta Kuadrilen Eguna
11:00 Familia jolasak.
12:00 KilkerBand txaranga.
13:00 Buruhandiak.
13:30 Haur bazkaria (norberak ekarria, bertan edaria eta postrea banatuko dira).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
16:00 Haurrentzako tailerrak.
17:30 Kuadrila jolasak.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
19:00 Sardina jana.
19:00 Buruhandiak eta txarangak: KilkerBand txaranga.
21:30 Pottotte elektrotxaranga.
00:00 DJ gaua: Dusaint eta Inkilt; Hainar.

Irailak 18, igandea: Jubilatuen Eguna
9:00 Esnadeia.
11:00 Zirku tailerra.
11:00 Toka eta igel txapelketak.
12:00 Hamaiketakoa Tragoxkan eta Zaharren Egoitzan.
12:00 Zanpantzarrak.
14:00 Auzo bazkaria. Txartelak Zaharren Egoitzan, Tragoxkan, Aitzagan eta Artzabalen salgai.
18:30 Asier Kidam: magia poteoa.
18:30 Buruhandiak.
19:00 Piper dastaketa.
19:30 Balkoi apaintze lehiaketako saridunak.
21:00 Festen amaierako traka.

Irailaren 30era arte
Argazki lehiaketa: "Santueneako festak".

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.