Santueneko jaiak

Tailerrak eta jolasak Santueneko jaietan

Noaua Aldizkaria

Haur zein gaztetxoen eguna izan da gaurkoa Santuenean. Bazkalostean hasi dira tailerrak eta jolasak. Batetik bestera ibili ondoren, indarrak berritzeko garaia iritsi da: txokolatea eta bizkotxoak. Frontoian bestelakoa zen giroa. Mus txapelketak bikote ugari erakarri ditu eta isiltasuna nagusi zen lehen partidak hasi direnean.