Santueneko jaia

Jan, edan eta musikaz gozatu dute arratsaldean Santuenean

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 17a, 19:58

Jaiak aurrera darrai Santuenean, eta kaleak jendez gainezka daude larunbate honetan. Txosnan sardina jana egiten aritu diren bitartean, KilkerBand txarangak auzoko kaleetan musika jarri du eta buruhandiek kaleak hartu dituzte gazteenen gozagarri.