Santueneko jaiak

Santueneako balkoirik apainenak saria jaso du

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 18a, 21:26

Aurtengo Santueneako jaietan balkoirik apainenak saria zuen, eta halaxe izan da azkenean. Lucia Balserak eraman du lehen saria 32 aldeko botorekin. Bigarren Marta izan da, baina ez da sari banaketan izan. Zain du saria bila joateko. 33 balkoik hartu dute parte eta 100 boto eman dituzte. Santueneako Elkartekoak ere omendu dituzte eginiko lanagatik.